Zer da osasuna?

Galdera honi erantzuna ematea zaila da faktore asko kontuan hartu behar direlako, esaterako: faktore biologikoak (adina, sexua eta herentzia), ingurune fisikoari eta sozialari loturiko faktoreak (ingurumena, lana, familia, gizarte-harremanak), ohiturak (elikadura, tabakoa, alkohola, ariketak, atsedena), eta osasun sistemari loturiko faktoreak (ospitaleak, osasun-langileak, lehen mailako laguntza, eta abar).

Faktore hauek barnean hartzen dituen definizioa aurkitzea oso zaila da, baina gu OMEk (Osasunerako Mundu Erakundea) emandako definizioa hartu dugu erreferentzia bezala, faktore horiek modu orokorrean kontuan hartuz osasunaren irudikapena egiten duelako. Honako hau da definizioa: ongizate fisikoa nahiz buruko eta gizarteko ongizatea da, alegia ez du zertan gaixotasunik ez izatea bakarrik esan nahi.

Aipaturiko ongizate hori lortzeko ohitura orekatuetan oinarritzea ezinbestekoa da. Ohitura orekatua aipatzen dugunean, nabarmenduko genituzke kirola, higienea eta  elikadura. Hala ere, gure ikerketa honetan, elikadura arloan sakonduko dugu, hain zuzen ere egunero kontsumitzen ditugun produktuetan, egunero kontsumitu arren gure osasunean izan ditzaketen ondorioen kontziente ez garelako. Elikagai horiek gatza, esnea, azukrea, aspartamo, glutamato monosodiko eta kafeina dira.

Deja un comentario